XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...), bide beretsutik dator berez-berez hemeretzigarren mendeko errealismoaren jarraiera akademikoa.

Espainiako pinturaren giro ofizialetan nagusi zena eta Errestaurazio-aldiko bezero kontserbadoreen gustokoa zena, hau da, Espainiako goi-burgeseria eta aristokrazia latifundistarena.

Doktrina akademiko honen jarraipena ongi jaso liteke eta modu agerikoan mende-hasierako Erakusketa Nazionalen bienaletako sari-zerrendetan, behin eta berriro honako izenak azaltzen dituztenak, Fernando Alvarez Sotomayor, Manuel Benedito, Julio Romero de Torres edo Eduardo Chicharro, besteak beste.

Espainiako errealismo akademikoaren irakasle berankor horien ondoan, eta deialdi beretsuetan, joera honetara etorririko euskal artista batzuen izenak agertu ziren, esaterako, Angel Larroque, aipaturiko Ramón eta Valentín Zubiaurre, Elias Salaberría, edo Antonio Ortiz Echague bertokoa, eta horiekin nahaste, nahiz eta Madrileko erakusketetan ez hain aipamen gorak jaso, klasikoago zen Alberto Arrue eta Mauro Ortiz de Urbina sar litezke talde honetan.

Ikerketa honek eskatzen digun laburtu-beharrak eta mugak kontuan izanda, nahiz eta bata zein besteak aspaldi gainditu ditugun, laburpena egitera garamatza, baina dena den gainetik baino ez bada ere ordezkaririk bikainenak azaldu beharra daukagu, hau da, Angel Larroque eta Elías Salaverria.

Angel Larroque bilbotarraren margogintza (Bilbao, 1874-1961), gehien bat erretratoak zirenak, paisaia, ohitura eta historiaren pinturaren ahaleginak egin bazituen ere, tradizio akademiko finkoan oinarritzen da, nahiz eta bere lehenengo ikasketak Parisen egin zituen, Bizkaiko Foru Aldundiak eman zion dirulaguntza bat bitarte zela, (...).